ESTROPADAK

Astillerok 20.000 euro ordaindu beharko ditu Kontxako Banderan parte hartu ahal izateko

Kontxako Banderarako sailkapen estropadan, hilaren 31n, aritzeko aukera eman dio Astillerori Donostiako epaitegi batek. Helegitea aurkezteko 15 egunetako epea dagoenez, neurriak baliorik gabe utzi du Donostiako Kultur eta Turismo Ekintzetxeak (KTE), estropadaren antolatzaileak, Astillero estropadetatik kanpo uzteko hartutako erabakia.

2006ko abuztuaren 24a
17:46
Entzun
KTEk Astillero estropadatik kanpo utzi zuen joan den ostiralean.Kantabriarrak gonbidatzeko “ezohiko” arrazoirik ez zegoela adierazi zuen Odon Elorza alkate eta KTEko presidenteak. Horren aurrean, epaitegiak “badaezpadako” neurri bat hartu du gaur, Astillerori 20.000 euroko fidantzapean Kontxako Banderako sailkapen estropadan aritzeko aukera emanez. Estropadatik kanpo uzteak Kantabriako klubari ondorio kaltegarriak ekarriko lizkiokeela argudiatuz eman dio Donostiako epaitegiak Astillerori parte hartzeko baimena.



Eusko Jaurlaritzak Astilleroko 14 arraunlari eta entrenatzailea zigortu zituen dopinaren kontrako kontrola egiteari uko egiteagatik. TKE ligarekin ere arazo batzuk eduki ditu Astillerok. Odon Elorzak, ordea, gonbidapena ez egiterakoan arrazoi horiek ez zituela kontuan hartu esan zuen. TKE ligak orain sei hilabete Astillero kanporatzea erabaki zuela gogorarazi zuen Elorzak, agiri batzuk epez kanpo aurkezteagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.