ARRAUNA

Astillerok 99.141 euroko isuna ordaindu beharko du

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, Astillerok 99.141 euroko isuna ordaindu beharko du. Hala ere, Euskal Herriko kirol instalazioetan sartzeko ezarri zioten debekua bertan behera utzi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak.

2006ko abuztuaren 16a
18:27
Entzun
Dopinaren nahitaezko kontrol bat ez pasatzeagatik Astilleroko 14 arraunlariri eta taldeko entrenatzaileari espedientea ireki zieten pasa den urtean. Arraunlariei 6.010 euroko isuna eta bi urtez kirol instalazioetan sartzeko debekua ezarri zieten. Jose Manuel Francisco entrenatzaileari, berriz, 15.000 isuna jarri zioten.

Astillerok adierazi duenez, “arraunlariek ez zioten dopinaren kontrako kontrola pasatzeari uko egin, baizik eta kontrolean beren abokatuen presentzia eskatu zuten”.

Bien bitartean, Astillero zain dago Kontxako estropadan parte hartu ahal izango duen jakiteko. Gonbidapenak banatzeko epea hilaren 21ean amaituko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.