Astillerok irabazi du azken-aurreko estropada, eta sailkapeneko buruari eutsi dio

Gaur, Portugaleten ariko dira KAE 1 ligako traineruak, eta jaitsiera kanporaketarako postuak erabakiko dira

2009ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
KAE 1 ligako azken-aurreko estropada jokatu zen atzo, Zierbenan (Bizkaia). Astillerok irabazi zuen (21.05), eta sailkapen nagusiko lehen postuari eutsi zion. Espainiarrek 162 puntu dituzte. Pasai Donibanek, berriz, 154 puntu ditu. Bigarren markarik onena ezarri zuen atzo: 21.17. Isuntza izan zen hirugarren tokian (21.35), Zierbenan. Sailkapenean laugarren da (120 puntu), Santurtziren atzetik (123 puntu).

KAE 2 ligara jaisteko kanporaketa jokatzeko postuei dagokienez, Portugaletek eta Ondarroak betetzen dituzte. Portugalete dago azken tokian 23 punturekin. Ondarroa, berriz, azken-aurreko postuan dago, 30 punturekin. Lehia estua izan zuten beren artean atzo. Biak iritsi ziren azken postuetan. Ondarroaren marka 22.53 izan zen, eta Portugaleterena 22.54. Denboraldiko azken estropada jokatuko dute gaur, eguerdiko 12:30etik aurrera, Portugaleten (Bizkaia).
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.