Astillerok irabazi du Camargon, baina Pasai Donibane gertu duela

Gaur, Hondarribian ariko dira KAE 1 ligakoak, eta aurretik emakumeen estropada egongo da

Aitor Manterola Garate.
2009ko abuztuaren 23a
00:00
Entzun
Astillerok irabazi zuen atzo KAE 1 ligako hamabigarren estropada Camargon (Kantabria, Espainia). Hamargarren bandera lortu zuen jarraian, honenbestez. Pasai Donibane izan zen bigarren, ohi bezala, baina dezente estutu zuen ligako nagusia. Bederatzi segundoko tartea egon zen bi traineruen artean. Hirugarren Santurtzi izan zen, garaileengandik hogei segundora. Behealdean, Busturialdeak beste puntu batean gehitu du Ondarroarekiko tartea, eta gertuago dauka jaisteko kanporaketa ez jokatzea.

Gaur, beste jardunaldi bat izango du ligak. Hondarribian izango da, 17:30etik aurrera. Lehenago, 17:00etan, emakumeen Txingudi Bandera jokatuko da, bost parte-hartzailerekin: Getaria-Tolosa, Zumaia, Hondarribia, Ur Kirolak eta Bizkaia. Kontxako estropadaren atarian dira traineruak, eta aukera polita daukate gaur prestakuntza doitzeko. Getaria-Tolosa da gaur irabazteko hautagaia.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.