Astillerok zazpigarrena, eta Getxok hirugarrena

KAE 1 ligan, Orio B-ren lana ere nabarmendu behar da, asteburuko bi estropadetan hirugarren izan delako

Aitor Manterola Garate.
2009ko uztailaren 28a
00:00
Entzun
KAE ligetako bi lehiaketetan, Astillero eta Getxo nabarmendu ziren igandean. Espaniarrek zazpigarren bandera irabazi zuten, Pasaian, eta bizkaitarrek, hirugarrena, Santanderren (Espainia) -hirurak erlojuaren aurka-. Astillerok irabaztea ez da albiste, baina bai lehen hiru sailkatuak 11 segundoren barruan sartzea. Pasai Donibaneri 9 atera zizkion KAE 1 ligako liderrak, eta 11 Orio B-ri. Nabarmendu beharra dago oriotarren lan bikaina. Zapatuan bezala, hirugarren egin zuten. Behealdean, Portugaletek nahiz Ondarroak arrisku galanta dute ez jaisteko kanporaketa jokatzeko.

KAE 2 ligan, Getxoren atzetik, Santoña eta Trintxerpe sailkatu ziren, hirurak segundo baten barruan. Antolakuntza arazoak tarteko, bi orduko atzerapenarekin hasi zen estropada, eta lerrokatuta aritu ordez, erlojuaren aurka jardun zuten ontziek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.