Arrauna

Astilleroko arraunlarik bi urtez zigortzea proposatu du instrukzio epaileak

SDR Astilleroko entrenatzaile eta 14 aurraunlariek debekatuta izan dezakete bi urtez kirol instalazioetan sartzea. Gainera arraunlari bakoitzak 6.010,13 euroko isuna ordaindu beharko du eta Jose Manuel de Francisco Astilleroko entrenatzaileak, berriz, 15.000 euroko isuna ordaindu beharko du. Derrigorrezko antidoping kontrola pasatzeari uko egiteagatik zigor espedientea zion arraun taldeari Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak. Kirol instrukzioko epailearen proposamenaren berri eman zaie taldekide guztiei eta orain 15 eguneko epea dute helegiteak aurkeztu ahal izateko.

2006ko martxoaren 6a
16:29
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak zigor espedientea ireki zion Astirelloriri arraun taldeari. Hain zuzen ere, joan den urteko irailaren 24ean Hondarribiko kiroldegian derrigorrezko antidopin kontrola pasatzeari uko egiteagatik. Espediente horren baitan egin du gaur ebazpen proposamena kirol instrukzioko epaileak.

Ebazpenaren arabera arraunlari bakoitzak 6.000 euroko isuna ordaindu beharko du eta Jose Manuel Francisko entrenatzaileak, berriz, 15.000 eurokoa. Ebazpenaren arabera, kontutan hartu behar da Astilleroko entrenatzaileak arraunlariei kontrola ez egiteko egin zien presioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.