Atenasen gaur irabaziz gero, Gescrapek ia lehiatik at utziko luke Olympiakos

Joaneko partidan, 76-61 nagusitu zen Gescrape Bizkaia, eta gaur, badaezpada, alde horri eustea komeni zaio

Andoni Urbistondo.
2011ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Inork ez dezala pentsa gaurko partida lehen itzulikoaren antzekoa izango denik. Olympiakos gorantz dator, eta jakin badaki bere etxean jokatzen dituen partidetan uzta biltzera behartuta dagoela, Top16a jokatu nahi badu, pattal ekin baitzion Bilbon orain dela hilabete, eta garesti ordaintzen ari baita etxetik urrun jokatutako hiru norgehiagoketan esku-hutsik geratu izana. Etxeko biak irabazi dituelako (Fenerbahce eta Nancyren aurka) irabazi nahi du hirugarrena, eta multzoko lau onenen artean sailkatu lehen aldiz.

Estutua dago erabat multzoa, eta Atenasen irabazteak uzta oparoa eman diezaioke Gescrap Bizkaiari: 3-3 balantzea lortzeaz gain, Olympiakos berak baino bi garaipen gehiago lortzera behartu, bien arteko puntu balantzea bizkaitarren aldekoa izango litzatekeelako. Lau partidaren faltan altxor handia litzateke hori. Greziako ligan etxean jokatu dituen dema guztiak irabazi ditu Olympiakosek, eta Baskonia eta Canturen aurka ere garaipenaren usainean ibili zen. Galtzekotan, Bizkaiak hamabost punturen aldeari eusten saiatu behar du, balantze berarekin Atenasko taldea aurretik geratuko litzatekeelako.

Katsikarisek presioa Olympiakosena dela esan du, «behar handiagoa baitu Top16a jokatzeko». Roger Grimauk, berriz, adierazi du buruz «bizkorrak» izan behar dutela eta partida bukaeretan hobeto jokatu. Ea hala den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.