ATHLETICEKO ATEZAINAK
Atezaina, futbol modernoaren antiheroi galtzailea
«Azken hamar urteetan atezainaren postua bigarren mailan geratu da. Arauak golak erraztearen alde egin dira», azaltzen du Andoni Zubizarretak. Futbola golak badira, atezaina futbol modernoaren antiheroia da. «Golak denak ikusten ditugu. Momentu onetan aurreko jokalariak ateratzen dira. Txarretan, atzekoak». Antiheroi eta galtzaile, beraz. Futbola aldatzeaz gain, Athletic bera ere aldatu da. «Zubizarretaz asko hitz egiten da, baina orduan Athletic Liga irabazteko hautagai zela ezin da ahaztu, eta taldeak zenbat eta denboraldi hobea egin, atezainari ordun eta gehiago barkatzen zaiola. Orain, Athletic Lehen Mailako beste talde bat da», dio Kikek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu