Zotzigarren aldiz jarraian irabazi dio talde zurigorriak Sevillari San Mamesen. Partida berdindua izan da, taldeei duten maila ematea eskatzen dieten horietakoa, eta Athletici konfiantza berreskuratzen lagunduko dio halako neurketa batean eta Sevilla bezalako aukrari baten kontra hiru puntuak poltsikoratzeak.
Kepa Arrizabalaga atezainak gelditu erabakigarriak egin ditu lehen zatian, eta Sevillaren gol aukerak indargabetzea lortu du. Partida atsedenaldira golik gabe iritsiko zela zirudienean, ordea, Mikel Vesgak egin du neurketako gol bakarra, 40. minutuan. Raul Garciak albotik atera ondoren, jokaldi nahasia izan da Sevillaren area txikian, eta Vesgak baloia leun ikututa lortu du Sevillako atezaina goitik gainditzea.
Bigarren zatiko minutu gehienetan, lehenengo zatian baino motelagoa izan da jokoa. Hala ere, bi taldeek izan dituzte gol aukerak, baina ez dute atea zulatzea lortu eta Vesgaren golak hiru puntuak eman dizkio Athletici.