Futbola

Athletic 1-4 nagusitu zaio Realari Anoetan jokatu duten derbian

Partida berezia izan da, lehenengoz jokatu baitute bi taldeek Anoeta estadioan; aparteko giroan jokatu ere. 21.500 ikusle izan dira. Emaitzarekin, bi taldeek bete dituzte haien helburu nagusiak. Athleticek ligako hirugarren postua ziurtatu du, eta Reala Koparako sailkatu da.

jarraia152009.jpg
2018ko maiatzaren 13a
12:10
Entzun

Derbi historikoa jokatu dute Realak eta Athleticek. Lehenengoz, Anoetan jokatu dute bi taldeek eta harrera ona egin diete zaleek. 21.500 ikusle bildu dira Anoetan. Futbolariek gol festa eskaini diete jarraitzaileei, eta zaleek giro beroa. Partidaren une batean, olatua egin du Anoetak.

Emaitzari dagokionez, berriz, 1-4 gailendu zaio Athletic Realari. Nagusi izan dira txuri-gorriak partida hasieratik. Lehenengo gola 23. minutuan egin du. Realeko Sandra Ramajok zorte txarrez sartu du baloia bere atean. Bederatzi minutu beranduago, Erika Vazquezek egin du Athleticen bigarrena. 0-2koarekin amaitu da lehen zatia.

Bigarren zatia hasi eta berehala, aldea handitu du Athleticek. Nekane Diezek egin du gola, 47. minutuan. Handik hamar minutura, berriz, laugarrena egin du Lucia Cordobak. Azkar erantzun dio golari Relalak. 61.ean sartu du Chini Pizarrok txuri-urdinen gol bakarra.

Azkenean, 1-4 gailendu zaio Athletic Realari, eta txuri-gorriek hirugarren postuan amaituko dute liga. Realak, aldiz, Espainiako Koparako sailkatzea lortu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.