Joko aldetik ez dabil ondo Athletic denboraldi honen hasieran, baina emaitza onak lortzen ari da. Izan ere, Europako Ligan bi kanporaketa gainditu eta ligaxkan sartu da, eta Espainiako Ligako lehen jardunaldian 1-0 irabazi dio Espanyoli (atzo; Gaizka Toquerok sartu zuen gola).
Europako Ligan irailaren 17an jokatuko du ligaxkako lehen partida, Bilbon, Austria Vienaren aurka (multzoko beste bi taldeak Werder Bremen eta Portugalgo Nacional dira).
Osasunak, berriz, berdinketarekin ekin dio Espainiako Ligari. Atzo jokatu zuen partida, Vila-real aurka, Iruñean. Walter Pandianik egin zuen Osasunaren gola.
futbola
Athletic, emaitzek lagunduta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu