Athleticek badaki zein talde izango duen aurkari Espainiako Kopako finalean: 2009an Mestallan jokatutakoan izan zuen bera, Bartzelona, alegia. Pep Guardiolak zuzendutako taldeak pronostikoak bete ditu, eta Valentzia kanporatu du. Atzo 2-0 irabazi zion, finalerdietako itzulikoan —bana berdindu zuten joanekoan—. Cescek eta Xavik sartu zituzten golak.
Behin bi finalistak zehaztuta, Espainiako Federazioak erabaki beharko du zein estadiotan jokatuko den finala. Bi taldeetako ordezkariek argi dute: zale gehien har dezakeen estadioa nahi dute. Nou Camp (98.772) eta Bernabeu (80.000) dira horiek. Oso zaila dirudi Bartzelonan jokatzea, etxeko taldea ariko dela kontuan hartuta. Bernabeukoa aukera ona izan daiteke, baina federazioak zalantzak ditu, beldur da Madrilen nola hartuko luketen Bartzelona eta Athleticen arteko final bat.
Data ere ez da zehatza. Bartzelonak Txapeldunen Ligako finala jokatzen badu, maiatzaren 25ean izango litzateke Kopako finala, ostiralez. Ez bada sailkatzen, 20ean jokatuko litzateke finala, igandez.
Athletic eta Bartzelona aurrez aurre izango dira berriro Kopako finalean
Pep Guardiolak zuzentzen duen taldeak 2-0 irabazi dio Valentziari finalerdietako itzulikoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu