athletic-Sporting Lisboa

Athletic, Europako Ligako finalera

3-1 irabazi dio gaur Sporting Lisboari, 4-3 kanporaketan. Susaetak sartu du 1-0eko gola (17m), Van Wolfswinkelek 1-1ekoa (43m), Ibai Gomezek 2-1ekoa (45m), Llorentek 3-1ekoa (88m). Beste finalista, Atletico Madril. Finala maiatzaren 9an izango da, Bukaresten. Maiatzaren 25ean, berriz, Espainiako Kopako finalean izango da Athletic.

2012ko apirilaren 26a
23:15
Entzun

Athletic berriz ere Europako txapelketa bateko final batean da, 35 urteren ondoren. Orduan, 1977an, UEFAkoa jokatu zuen, Juventusen aurka, eta galdu egin zuen. Gaur lortu du berriro sailkatzea, Europako Ligakora orain, finalerdietan Sporting Lisboa kanporatuta. 3-1 irabazi du gaur, 4-3 kanporaketan. 

Finala maiatzaren 9an izango da —asteazkena—, Bukaresten, Athleticen eta Atletico Madrilen artean.

Besteak beste, Manchester United, Schalke 04 eta Sporting Lisboa kaleratu ditu Europako Ligan.

Maiatzaren 25ean —ostirala— beste final bat jokatuko du: Espainiako Kopakoa, Bartzelonaren aurka (Madrilen, Vicente Calderon estadioan).

Athletic: Iraizoz; Iraola, Martinez, Amorebieta, Aurtenetxe; Herrera (Iñigo Perez, 94m), Iturraspe, Muniain (Ekiza, 90m); Susaeta, Llorente, Gomez (Toquero, 93m).

Sporting Lisboa: Rui Patricio; Joao Pereira, Polga, Xandao, Insua; Martins (Carillo, 83m), Schaars, Pereirinha (Jeffren, 63m), Capel; Matias Fernandez, Van Wolfswinkel.

1-0: Susaetak (17m). Eskumatik erdiratu Athleticek, Llorentek arean bularrarekin Susaetari utzi eta honek, gola.
1-1: Van Wolfswinkelek(43m). Area kanpotik jaurtiketa eginda, geldikako jokaldi batean baloi solte bat baliatuz.
2-1: Ibai Gomezek (45m). Llorentek area kanpoan baloia aguantatu, Gomezi pasatu eta honek ezkerrez, gola.
3-1: Llorentek (88m). Ibai Gomezek jokaldia area barruan ezkerraldea, erdiratu eta Llorentek gola, zutoina jo ostean.

Beste finalerdian, Atletico Madrilek gaur ere irabazi egin du Valentziaren aurka: 0-1. Joanekoan 4-2 nagusitu zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.