Futbola

Athletic ez da zerrendaburu izango Txapeldunen Ligako atarikorako zozketan

Zenitek Limassol kanporatu du, eta San Petersburgoko taldea, Arsenal, Porto, Napoli edo Bayer Leverkusen izango dute aurkari zuri-gorriek

Athleticeko zaleak San Mamesen. LUIS JAUREGIALTZO, ARGAZKI PRESS
Imanol Magro Eizmendi.
2014ko abuztuaren 6a
17:03
Entzun

Athleticek ez du aurkari erosorik izango Txapeldunen Ligako atarikoan. Ostiralean egingo da zozketa, Nyonen (Suitza), eta Bilboko taldea ez da zerrendaburu izango. Beraz, ustez aurkari zailagoa egokituko zaio. Gauzak hala, Zenit San Petersburgo, Arsenal, Napoli, Porto edo Bayer Leverkusen kanporatu beharko du Txapeldunen Liga jokatzeko, bostak maila oneko taldeak. Joanekoa abuztuaren 19 edo 20an jokatuko du, etxean, eta itzulikoa astebete geroago.  

Zerrendaburu tokia Zenitek kendu dio, Limassol Zipreko taldea kanporatuta. Bien arteko auzia zen, UEFA koefizieenta delakoaren arabera. San Petersburgoko taldeak, baina, beste atariko bat zuen, eta hura pasa beharra zeukan, eta kostata lortu du (3-1). Gaur 3-0 irabazi du etxean, eta buelta eman dio kanporaketari, Zipren 1-0 galdu baitzuen. Galdu izan balu, Athleticek aurkari samurragoa izango zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.