Garaipena eta saikapeneko lehen postua eskuratu dituzte bizkaitarrek Karla Lekuona futbol zelaian, Oiartzunek eta Atheticek jokatutako derbian. Lehen zatia orekatua izan da jokoan, baina atsedenaldirako bi minuturen faltan egin dute zuri-gorriek lehen gola; Erikak eskuinetik erdiratu, eta Y. Corres adi ibili da baloia ukituz hura atean sartzeko.
Hortik aurrera, erraztu egin zaio partida Athletici, eta Oiartzunek ezin izan dio eutsi lider berriaren erauntsiari. 53. minutuan, falta bat area txikira erdiratu eta Flavianok buruz egin du 0-2koa. Hamar minutu geroago, berriz, Erikak kontraerasora jo, eta jaurtiketa gurutzatu baten bidez egin du hirugarrena. 70. minutuan egin dute bizkaitarrek laugarren eta azken gola; Maitek pase sakona eman, eta Erikak azpitik Oihana gainditu du.
34 puntu pilatuta, liderra da Athletic. Oiartzun, berriz, 11. postuan da, 11 punturekin.