Espainiako Liga Profesionalak Lehen Mailako lehen bi jardunaldien data eta ordutegien berri eman du. Realak eta Athleticek hilaren 17an jokatuko dute, Getafe (19:00) eta Valladoliden aurka (21:00), eta Osasunak hilaren 18an, Granadaren aurka (21:00). Bigarren jardunaldian, berriz, Athleticek eta Osasunak derbia jokatuko dute, Anoetan, hilaren 23an, ostiralez, 22:00etan. Reala hurrengo egunean ariko da, Elxen (19:00).
Bestalde, Athleticek eta Realak derbia jokatuko dute Lezaman irailaren 7an edo 8an, Espainiako Lehen Mailako lehen jardunaldian. Ligako azken jardunaldian, berriz, zuri-gorriek Collerense hartuko dute, eta txuri-urdinek Levanteri egingo diote bisita.