Athletic

Athleticek 0-2 galdu du Atletico Madrilen aurka

Atzean ondo eutsi dio Athleticek aurkariari lehen zatian, baina Atletico Madrilek ongi baliatu ditu bigarren zatian izan dituen aukera urriak.

Athleticeko Unai Nuñez, Atletico Madrileko Diego Costari baloia kendu nahian. RODRIGO JIMENEZ, EFE
2018ko otsailaren 18a
19:19
Entzun

Zer nolako partida proposatu nahi zion argi utzi du Athleticek hasieratik. Baloiaren jabetza eskaini dio Atleticori, eta Keparen atea babestean jarri ditu indarrak, aukera zuenetan kontraerasora irteteko.

Saiakera ez zaio gaizki irten partidaren lehen zatian. Atleticok ez du aukerarik izan. Ezta Athleticek ere. Zigandaren taldean ongi itxi ditu lerroak atzean, eta Atleticok ez zuek ikusten baloiarekin arriskua nola sortu.

Bigarren zatian izan ditu Atleticok lehen aukerak.  Athleticek ongi eusten jarraitzen zuen, ordea, defentsan, 66. minutuan kontraerasorako eskaini duen aukera bakanetako batean Gameirok gola egin duen arte.

Athleticek ez du berdinketaren bila gora egiteko asmo handirik agertu golaren ostean. 79. minutuan, Diego Costak partida itxi du Atleticoren bigarren golarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.