Futbola

Athleticek 11 puntura utzi ditu jaitsiera postuak

Talde zuri-gorriak 1-0 irabazi dio Granadari San Mamesen, Aritz Adurizek 60. minutuan sartutako golari esker. 

Julen Etxeberria.
2013ko apirilaren 1a
21:55
Entzun

Arnasa hartu du Athleticek gaur Granadari San Mamesen irabazita. Aritz Adurizek bigarren zatian sartutako golak garaipena eman dio talde zuri-gorriari. Horri esker, Marcelo Bielsak entrenatutako taldeak 11 puntuko zuloa egin du jaitsiera postuekiko. Beraz, aurrerapauso handia eman du mailari eusteko bidean. Ondo etorriko zaio alde hori, egutegi gogorra baitu aurretik: Real Madril, Bartzelona, Mallorca eta Levante jasoko ditu, eta Sevilla, Deportivo, Celta, Zaragoza eta Rayo Vallecanori egingo die bisita. Hala ere, gaurko garaipena lasaigarri ona da. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.