futbola

Athleticek 17.000 sarrera salduko ditu bazkideen artean Kopako finalerako

Gaur arratsaldetik egin ahal izango da sarreren erreserba, telefono edo Internet bidez. 17.000 eskaera baino gehiago jasotzen badituzte, zozketa egingo dute apirilaren 22an.

Berria.info
2012ko apirilaren 12a
16:24
Entzun

Maiatzaren 25ean Athleticek eta Bartzelonak jokatuko duten Kopako finalerako sarrerak eskatzeko epea gaur zabalduko du klubak, 16:00etan, eta hilaren 21era arte egin ahal izango da eskaera. Bazkideen artean saltzeko 17.000 sarrera ditu Athleticek, eta beste 3.000 sarrera klubaren esku geratuko dira.

Erreserba 94-405 05 15 telefono zenbakira deituta edo Athleticen webgunean sartuta egin daiteke. 17.000 bazkidek baino gehiagok izena ematen badute, apirilaren 22an zozketa bat egingo dute guztien artean, 13:00etan.

Eskaera bakoitzean gehienez lau bazkiderentzako erreserba egin daiteke, eta erreserba horri zenbaki bat emango zaio.

Sarreren prezioa 60 eta 250 euro artekoa izango da. Klubak esan du sarrera gehienek 60 eta 110 euro arteko prezioa dutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.