futbola

Athleticek 2,5 milioi euroko irabazia izan zuen iazko denboraldian

2012ko urriaren 1a
12:28
Entzun

Athleticek gaur emandako datuen arabera, 2011-2012 denboraldia 2.533.723,72 euroko etekinarekin bukatu zuen. 73,14 milioi euroko sarrerak eduki zituen eta 70,61 milioiko gastuak. Europako Ligan finaleraino iristeak zerikusi handia izan du sarreratan. Zuzendaritzak iazko diru kontuak onartzeko eskatu du urriaren 15ean, bazkide konpromisarioen batzarrean. 

2010-2011ko saioa hamar milioi euroko zorrarekin amaitu zuen Athleticek.

2012-2013 denboraldirako 66.004.000 euroko aurrekontua aurkeztuko du Josu Urrutia presidenteak. Iaz 61,1 milioikoa aurkeztu zuen.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.