Futbola-Europako Liga

Athleticek aukera oso ona galdu du (2-1)

AZ Alkmaarrek ondo baliatu ditu zuri-gorriek atzeko lerroan eginiko bi huts, eta orain berdinduta daude multzoan.

Janssen eta Laporte. OLAF KRAAK / EFE
Imanol Magro Eizmendi.
2015eko urriaren 1a
14:17
Entzun

Athleticek 2-1 galdu du AZ Alkmaarren estadioan, eta Europako Ligako ligaxkan puntuak pilatzen jarraitzeko aukera on batek ihes egin dio. Aurkari apalago baten aurka aritu arren, garesti ordaindu ditu bigarren zatian eginiko hutsak. Ernesto Valverdek hamar aldaketa egin ditu ligako azken partidako hamaikakorekin alderatuta, eta lan txukuna egin duten arren, ordezkoek ezin izan dute irabazi.

Athletic nagusi izan da jokoan, bigarren zatiko ordu laurden batean izan ezik, eta une horretan iritsi dira AZ Alkmaarren golak. Aurrenekoa Henriksenek (54. min) sartu du, Athleticek oso gaizki defendaturiko kontraeraso batean, eta bigarrena Bovedak, bere atean (65. min). Aurkako golen eraginez Valverdek Aduriz eta Raul Garcia zelairatu ditu, eta Adurizek 2-1ekoa sartu du (75. min). Athleticek estutu egin du azken minutuetan baina ez du berdintzerik lortu.....

Multzoko bste partidan Partizanek 1-3 irabazi dio Augsburgi, eta lehen postuan dago orain. Belgradeko taldea 6 puntu ditu, AZ Alkmaarek eta Athelticek hiruna, eta Augsburgek ezta bat ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.