Athleticek auzitara joko du Aritz Adurizek Espainiako Kopako finalaren ereserkiko aferaren harira jasotako irainak salatzeko. Aurrelaria barrez agertu zen txistukadaren erdian, eta irain gogorrak jaso zituen sare sozial eta Interneteko hedabideetan. "Athleticeko jokalari bat iraintzen badute, taldea bera iraintzen dute", nabarmendu du Josu Urruia Athleticeko presidenteak. Era berean Indarkeriaren Aurkako Batzordearen eskakizunik ez dutela jaso baieztatu du Josu Urrutia takdeko presidenteak.
Kirol arloko albisteak ere eman ditu presidenteak. Eneko Boveda eta Javi Eraso fitxatuta daudela aurreratu du Urrutiak, eta ukatu egin du Natxo Monreal edo Fernando Llorenterengatik eskaintzarik egin dutela. Hori bai, Monrealen kasuan «taldea hobetuko luketen» aukeretako bat dela esan du. Taldeko barne egiturari dagokionez, Jose Mari Amorrortuk kirol zuzendari postuan jarraituko du. Aitor Larrazabalek, aldiz, Lezamako koordinatzaile izateari utziko dio.