Partida garrantzitsua da gaurkoa Athleticentzat, baina ez da ondo hasi. Bartzelona nagusi da jokoan, erritmoa ezarriz, eta lehen zatiko 22. minutuan gola egin du Miriamek kataluniarrentzat. Aukera gehiago ere sortu dute, baina asmatu ez, eta atsedenaldira 1 eta 0ekoarekin iritsi dira.
Athletic hobeto ari da orain. Bigarren zatiko 10 minutuak bete aurretik, berdindu egin du partidua, Melaniek bere atean sartutako golari esker. 1-1, beraz, eta bigarren zati ia osoa aurretik.
10 jokalarirekin geratu da Athletic partidua bukatzeko hamar bat minutu falta zirela, baina ondo eutsi dio Bartzelonari. Partiduaren amaieran, Bartzelonak 1 Athleticek 1. Aurrerapauso handia bizkaitarrentzat Liga irabazteko borrokan.