Ligan Anoetan jokatutako azken partida baino parekatuagoa izan da. Derbi bat izan da, parekatua eta gogorra. Emaitzan, ordea, ez da aldaketarik izan, Athleticek irabazi baitu berriz ere. Vanesa Gimbertek eta Damaris Egurrolak bi gol aurretik jarri dute talde zuri-gorria lehen zatian, eta Manu Lareok egin du 1-2koa neurketa amaitzear zela, 87. minutuan.
Neurketak izan du orban beltzik. Izan ere, Yulema Corres eta Sandra Ramajo lesionatu dira. Realeko kapitainaren lesioak dirudi okerrena. Mina hartu du ezker belaunean, eta itxura txarra du. Oso litekeena da denbora luzean egon behar izatea jokatu gabe.
Bi taldeok datorren asteazkenean jokatuko dute itzulikoa, Lezaman. Kanporaketa gainditzen duenak Bartzelona edo Levante izango du aurkari finalerdietan datorren asteburuan, Reusen (Herrialde Katalanak).