Denboraldi amaieran amaitu behar zuen kontratua Garciak Eibarrekin, eta taldea utzi eta Athleticera joatea erabaki du. Talde-txurigorriarekin 2022ko ekainera arteko kontratua sinatu du.
Athleticek gaur aurkeztuko du taldeko jokalari gisa zumarragarra. 12:00etan izan da aurkezpena.
Athleticen hurrengo denboraldirako egin duen laugarren fitxaketa da Garciarena. Aurretik, kontratua lotu du Eduardo Berizzo entrenatzaile argentinarrarekin, eta Ander Capa (Eibar) eta Cristian Ganea (Viitorul) jokalariekin.