Osasunak ohar baten bidez jakinarazi duenez, David Lopez erdilaria saldu du Athleticera, sei milioi euroren truke.
Lopez espainiarra da (Logroñokoa) eta Osasunan aritu izan da gazteen mailatik, 2000-2001 denboralditik. 24 urte dauzka. Hark esan du Athleticen filosofian sartzen dela bera, Osasunaren harrobikoa delako eta ama nafarra duelako.
Athleticek diru kopuru beragatik Osasunatik beste jokalari bat fitxatu zuen iaz: Javier Martinez erdilaria.
Futbola
Athleticek David Lopez fitxatu du, sei milioi euro ordainduta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu