Athletic Espainiako Kopako final-zortzirenetan izango da, Oviedo merezita kanporatu ondoren (2-0 guztira). Kanporaketan agerian gelditu da bi taldeen arteko aldea, baina Bielsaren jokalariek ez dute asmatu zelai gainean izan duten agintea zukutzen. Atzo, itzuliko partidan, gol bakarra sartu zuten (1-0), Herrerak (74. min), kontraeraso bizi batean, baina gehiago merezi izan zituzten.
Joanekoan berdina pasa zitzaion, eta Oviedon ere gol bakarra lortu zuen. Atzo, beste behin, ligan ohikoak diren jokalariak aritu ziren, baina ez ziren fin ibili ate aurrean. Egia da Athleticek ez zuela sufritu, baloiaren jabetza izan zuela, eta ez zuela merezi gehiegi arriskatzeak, baina behin eta berriz egin zuen talka Oviedoren atzelariekin. Bihar egingo da hurrengo faserako zozketa.
Athleticek distirarik gabe baina ondo merezita kanporatu du Oviedo
Bilboko taldeak partidaren agintea izan du, bigarren zatian bereziki, eta sufritu gabe irabazi du (1-0)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu