futbola

Athleticek eta Bartzelonak Bernabeun jokatu nahi dute Kopako finala

Espainiako Futbol Federazioak ez du erabakirik hartu gaurko batzarrean, eta hamar eguneko epea eman diote.

2012ko otsailaren 13a
14:10
Entzun

Athleticek eta Bartzelonak esan dute Espainiako Kopako finala jokatzeko euren "lehen aukera" Santiago Bernabeu Madrilgo estadioa dela. Real Madrilen estadioa da hura, eta klub horrek esana du finala izango den garaian —maiatzaren 25ean izango da— lan batzuetan ariko dira Bernabeun.

Espainiako Futbol Federazioak ez du erabakirik hartu, eta Athleticek eta Bartzelonak hamar eguneko epea eman diote Real Madrilekin hitz egiteko eta erabakia hartzeko.

Josu Urrutia Athleticeko presidentea eta Toni Freixa Bartzelonako bozeramailea bi orduz izan dira batzartuta, Madrilen, federazioaren egoitzan. Urrutiak eta Freixak nabarmendu dute finaleko bi klubentzat toki neutrala dela Bernabeu eta honek 80.000 lagunentzako lekua izatea ere ona dela.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.