Athleticek eta Realak etxean jokatuko dute gaur
SUPERLIGA. Athleticek Rayo Vallecano hartuko du gaur Lezaman, 11:30ean. Zuri-gorriek ezin dute hutsik egin liderrarengandik gertu jarraitu ahal izateko. Reala ere etxean ariko da, Levanteren kontra (12:00). Txuri-urdinen helburua sailkapenaren erdialdetik gora egotea da. Lagunak-ek, azkenik, partida garrantzitsua jokatuko du Valentzian, jaisteko postuetatik gertu baitago (12:15).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu