Atzoko zozketaren arabera, Athleticen eta Trabzonsporren arteko Europa Ligako atariko kanporaketako lehen partida Turkian jokatzekoa bazen ere, UEFAk neurketen ordena aldatzea erabaki du eta aurrena Bilbon izango da, hilaren 18an. Beste sei kanporaketetako ordena ere aldatu du UEFAk.
Trabzonspor-Athletic hilaren 25ean izango da, Istanbulen.