Athleticek Javi Martinezen salmentarekin lorturiko 40 milioi euroak San Mames Barria estadioko lanak aurreratzeko erabil zitzakeen ustea asko zabaldu da, eta atzo Patxi Lopez EAEko lehendakariak hitz egin zuen gai horretaz. Bilboko taldea estadioaren finantzaketan «orain baino askoz gehiago inplikatu» beharko litzakeela adierazi zuen lehendakariak.
Urrutiak ordu batzuk geroago erantzun zion, eta esan zuen lehendakariaren «iritzia» errespetatzen duela baina taldeak «aurretik hitzarturiko konpromisoak» beteko dituela, jasotako diruak hitzarmena aldatzen ez duela ulertaraziz. Bere garaian hitzarturikoaren arabera, Athleticek 42 milioi euro jarri behar ditu, Bilboko Udalak 11 milioi, eta Jaurlaritzak, Bizkaiko Aldundiak eta Kutxabankek 55na milioi.
Athleticek ez du diru gehiago jarri nahi San Mames Barrian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu