Fernando Garcia Makua presidentea buru duela, Athleticeko zuzendaritzak 52,5 milioi euroko aurrekontua aurkeztuko die gaur bazkide konpromisarioei, Ohiko Batzar Nagusian, Euskalduna Jauregiko Auditoriumean, 19:15ean. 52,5 milioi euroko aurrekontua eta bazkideen kuotetan 49 eta 108 euro arteko igoera. Aurreko denboraldiko aurrekontua, azkenerako, 49 milioi eurokoa izan zen. 52 milioiko euroko aurrekontu horretatik 25 milioi lehen taldeko jokalarien fitxak ordaintzeko erabiliko dituzte.
Ez da zalaparta handirik espero gaurko Ohiko Batzar Nagusian, baina kuoten igoerak zeresana eman dezake. Makuak berak orain aste batzuk azaldu zuenez, hilero 4,5 eta 9 euro artean garestituko dira bazkideen kuotak -betiere zuzendaritzak proposatutako aurrekontua onartzen bada-. Prezioen igoeraz gain, Txato Nuñez ordezkaria auzibidean jarri edo ez ere erabakiko dute gaurko batzarrean bazkide konpromisarioek. Athleticeko bazkideen kopuruaren hazkundeak eta, bereziki, elastikoetan jarri nahi duten publizitateak ere sor dezakete eztabaidaren bat edo beste.
Futbola
Athleticek gaur egingo du bazkide konpromisarioen Ohiko Batzarra
Euskalduna Jauregiko Auditoriumean izango da, 19:15ean hasita. Makua presidentearen proposamenaren arabera, bazkideen kuotak hilero 4,5 eta 9 euro artean garestituko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu