21.820 eskaera jaso ditu Athleticek maiatzaren 25ean Bartzelonaren aurka jokatuko duen Espainiako Kopako finalerako sarrera bat eskuratzeko, atzo 21:00etan jasotako datuen arabera. Bazkideen artean saltzeko 17.000 sarrera ditu Athleticek, eta beraz, apirilaren 22an zozketa bat egingo dute guztien artean, 13:00etan. Hilaren 21era arte egin ahal izango da eskaera.
Erreserba 94-405 05 15 telefono zenbakira deituta edo Athleticen webgunean sartuta egin daiteke.
Eskaera bakoitzean gehienez lau bazkiderentzako erreserba egin daiteke, eta erreserba horri zenbaki bat emango zaio.
Sarreren prezioa 60 eta 250 euro artekoa izango da. Klubak esan du sarrera gehienek 60 eta 110 euro arteko prezioa dutela. Beste 3.000 sarrera klubaren esku geratuko dira.