FUTBOLA

Athleticek irabazi du Euskal Herriko IV. Kopa

3-1 nagusitu zaio Athletic Realari.

Partidaren une bat. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS
2014ko abuztuaren 18a
09:22
Entzun

Bilboko Aste Nagusiaren barruan, giro ezin hobea izan dute Bilboko Mallona zelaian Athleticek eta Realak jokatu duten Euskal Herriko IV. Futbol Kopako finalean. Bilboko Konpartsek eta Euskal Herria Kirolak elkarlanean antolatutako partidan, Athletic izan da nagusi (3-1), kopa hirugarrenez bereganatuz.

Bigarren minuturako aurretik jarri dira zuri-gorriak, Vanessa Gimberten gol bati esker. Hala ere, bizkaitarrak ez dira atzean sartu eta seigarren minutuan Alazne Gomezek bigarrena gola egin du talde jokaldi on baten ostean. Athleticen nagusitasuna nabarmena izan da lehen zati osoan, eta Irune Muruak 23. minutuan partida ia itxita utzi duen hirugarren gola egin du.

Bigarren zatian bi taldeek aldaketa ugari egin dituzte eta partidak beste kutsu bat hartu du. Realak lehen zatian baloia izateko izandako arazoak atzean utzi eta zuri gorrien atetik gertuago jokatu dute. Bi taldeek izan dituzte aukerak, baina Maialen Zelaia txuri-urdina izan da 60. minutuan aldea murriztea lortu duena. Hortik aurrera, Realak aldea gehiago murrizteko aukeraren bat izan badu ere, markagailua ez da mugitu.

Euskal Herriko Kopako palmaresean Athleticek aldea zabaldu du, lau ediziotatik hiru irabaziz (2011-2013-2014). 2012an, berriz, Reala gailendu zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.