Athletic nagusitu zen atzo Ibaian, Alavesen aurkako derbian: 1-3. Carla Armengolek aurretik jarri zituen etxekoak 21. minutuan, baina bisitariek emaitza irauli zuten gero: Lucia Garciak penaltiz sartu zuen banakoa, 30. minutuan, eta, azken hamar minutuetan, Ainize Barea Peke-k eta Luciak garaipena eman zioten Athletici. Ezer gutxi zegoen jokoan.
Realak eta Eibarrek, aldiz, asko dute jokoan gaur. Natalia Arroyoren taldeak Granadillari egingo dio bisita (12:00), eta Jordi Ferronenak, Atletico Madrili (12:00). Realak nahikoa du gaur edo azken jardunaldian puntu bat lortzea bigarren postua ziurtatu eta Txapeldunen Ligako atariko ligaxka bat ez jokatzeko. Oso bestelakoa da Eibarren egoera: gaur irabazi ezean, mailaz jaitsiko da.
Athleticek irabazi egin dio derbia Alavesi, Ibaian, emaitza iraulita: 1-3
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu