Athleticek irabazi zuen Zubietako euskal derbia

Athleticeko jokalariak, herenegun, goletako bat ospatzen. G. G. / ARP.
2011ko irailaren 27a
00:00
Entzun
SUPERLIGA. Athleticek irabazi zuen Realaren aurka herenegun Zubietan jokatutako euskal derbia (1-3). Berehala aurreratu zen markagailuan talde zuri-gorria, Ibarraren gol bati esker. Aintzanek berdintzea lortu zuen lehen zatiaren erdian, baina azken minutuetan berriz ere atzetik ziren txuri-urdinak. Bigarren zatian ere ezinean aritu ziren donostiarrak, eta Itsasok sartu zuen bilbotarren hirugarren gola. Bestalde, Lagunak-ek ezin izan zuen Atletico Madrilen aurka garaipena lortu (3-1). Lehen hiru jardunaldietan ez dute punturik erdietsi nafarrek. Athleticek bederatzi ditu lider dago eta Realak, sei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.