Athleticek kanporaketa gaur erabaki behar du, edo, behintzat, ondo bideratu

Ibai Maruri Bilbao.
Bilbo
2012ko abuztuaren 23a
00:00
Entzun
Athleticek oker hasi du sasoia. Dena den, nahiz eta taldearen egungo egoerak antz handia duen joan den sasoian gertatu zenarekin, ezin da konparatu. Arrazoia argia da: iragan sasoian, Bielsa berria zen Athleticen. Entrenatzaile ezezaguna zen, eta lan egiteko era iraultzaile batekin etorri zen. Hortaz, pazientzia eskatu zen lehen-lehenik. Baina egun ez dute balio orduko aitzakiek. Hamahiru hilabeteren ostean, jokalariek eta teknikariek ondo ezagutzen dute elkar: Bielsak eta bere lantaldeak badakite zer daukan esku artean, eta futbolariek, era berean, badakite zer eskatzen dien entrenatzaileak.

Kontua da iazkoaren aldean jokalari garrantzitsu batzuen ekarpena falta duela taldeak: Llorenteren, Javi Martinezen —Bayerneko presidenteak atzelaria fitxatzea «zail» ikusten duela esan zuen atzo—, Amorebietaren eta Muniainen hutsuneak asko nabaritu dira. Bistan da haien ordezkoek ez dutela kalitate berbera. Lehen hirurak ez dira sartu gaurko deialdian, eta Muniain ez da hasieratik ariko. Hala ere, HJK Helsinki mendean hartzeko gai izan beharko luke Europako Ligako txapeldunordeak. San Mamesen erabaki beharra dago kanporaketa. Eta ezin bada, bideratu egin beharko litzateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.