Golak: 0-1: Llorentek (18. min.). 1-1: Jarosikek (48. min.). 2-1: Uchek (55. min.). Epailea: Undiano Mallenco. Txartel horiak: Zaragozako Gabiri, Ponziori, Jarosiki eta Continiri; eta Athleticeko Javi Martinezi eta Balenziagari;Bestelakoak: 17.000 ikusle inguru Romaredan.
Athleticek talde garaiezina zirudien duela hilabete. Sportingen kontra laugarren garaipena jarraian eskuratu ondoren, sendo agertzen zen. Baina orduan aurrera egin zituen lau urrats erraldoiak atzera eman ditu azken lau jardunaldietan. Jokatu dituen azken lau norgehiagokak jarraian galdu baititu. Krisian al dago Athletic? Goiz da galdera horri erantzuteko, baina gauzak espero baino gehiago okertu zaizkio.
Romaredan aspaldiko partidarik txarrena jokatu zuen atzo. Min ematen duen porrota izan zen. Athleticek ez zuen eman dezakeenaren arrastorik erakutsi. Ez zen talde lehiakorra izan. Zaragozak irabazteko gogo eta grina gehiago erakutsi zuen. Athletic indartsu egiten duten dohainekin irabazi zuela, hain zuzen ere.
Ez da erraza zuri-gorriek erakutsitako aurpegiaren arrazoiak aurkitzea. Valentziaren aurka itxura ona eman ostean, aldaketak egitea erabaki zuen Joaquin Caparrosek. Erabaki logikoa izan daiteke. Besteak beste, ez delako erraza hiru egunetan behar den moduan errekuperatzea. Gainera, Athleticeko zenbait ordezkok badute hasieratik jokatzeko gaitasuna. Bost aldaketa egitea erabaki zuen teknikariak. Guztietan harrigarriena Balentziagaren alde egin izana. Zumarragarrak sasoiko lehen partida jokatu zuen. Ez zuen zorte handirik izan, gainerako taldekide guztien antzera. Caparrosek aukeratutako hamaikakoak ere utzi zuen beste bitxikeria bat. 113 urteko historian, bizkaitarrik gabeko lehen hamaikakoa izan zen. Hausnartzeko moduko kontua da, ezbairik gabe.
Bitxikeriak bitxikeria Athleticek ondo ekin zion neurketari. Kontzentratuta zelairatu zen. Etxetik kanpo arrisku handikoak izaten dira lehen minutuak. Ohiko da eta zaleen babesa baliatuz etxean aritzen den taldea indar handiz hastea. Ez zen Zaragozaren kasua izan. Beharbada, Javier Agirrek zuzentzen duen taldeak lotuta jokatzen duelako. Zuloan egoteak ez du mesederik egiten. Athleticek ondo baliatu zuen aurkariaren egoera. Ohiko bidea aprobetxatu zuen gola sartzeko. Orbaizek falta atera zuen ia zelai erdian eta Llorentek txarto errematatu arren sareetara bidali zuen baloia, Athleticek ligan sartu duen4.300. gola. Gola, zuri-gorrien bigarren aukeran ailegatu zen. Aurrez, Susaetak zutoinera bidali zuen baloia. Athleticek eginda zuen zailena: markagailuan aurrea hartzea, alegia. Lasai jokatzeko eta aurkariaren urduritasuna baliatzeko aukera aproposa izan zuen. Baina kontrakoa gertatu zen. Galdu egin zuen lekua. Eta, Zaragozahazi egin zen. Lehen zatian Uchek jaurtiketa gurutzatu batekin eta Gabik beste jaurtiketa indartsu batekin abisatu egin zuten. Hala ere, atsedenaldira abantailarekin ailegatu zen Athletic. Hausnartzeko denbora izan arren, zuri-gorriek ez zuten lehen zatiko gabeziak konpontzeko gaitasunik izan. Eta, bigarren zatian etxekoek ez zuten barkatu. Sei minutuan buelta eman zioten partidari. Jarosik eta Uche izan ziren goleatzaileak. Denbora izan arren, Athleticek noraezean jarraitu zuen. Eta, hala ere, eskuan izan zuen berdinketa. Llorentek.
ZARAGOZA 2. ATHLETIC 1
Athleticek laugarren norgehiagoka galdu du jarraian
Zuri-gorriek sartu dute lehen gola aurreneko zatian, baina Zaragozak buelta eman dio emaitzari bigarren zatian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu