Ona izan da Espainiako Lehen Mailako bigarren jardunaldia bertan ari diren bi euskal taldeentzat. Athleticek denboraldiko lehen garaipena lortu zuen, Lezaman, Madrilen aurka. Erika Vazquez izan zen partidako jokalaririk onena, aurrelariak bi gol sartu baitzituen, Athleticek sartutako aurreneko biak, hain zuzen. Marta Unzuek egin zuen bestea.
Realak ez zuen irabazi, baina oso emaitza lortu zuen, hutsean berdindu baitzuen Zubietan Levanterekin, ligako talderik indartsuenetako batekin. Txuri-urdinek oso partida serioa egin zuten, batez ere defentsan, erasoko jokalari oso onak izan arren, Levante ez zelako gai izan Realaren atea zulatzeko. Etxeko taldeak izan zuen aukeraren bat gola sartzeko, baina ez zuen asmatu.
Sailkapenean, zortzigarren postuan da Athletic, hiru punturekin. Reala, berriz, 11. postuan da, bi punturekin. Bi taldeek datorren igandean jokatuko dituzte hirugarren jardunaldiko neurketak: zuri-gorriek Valentziari egingo diote bisita (11:30), eta txuri-urdinek Betis hartuko dute (16:00).
Sailkapena
1. At. Madril 6 puntu
2. Deportivo 6 puntu
3. Bartzelona 4 puntu
4. Logroño 4 puntu
5. Valentzia 4 puntu
6. Levante 4 puntu
7. Sevilla 3 puntu
8. Athletic 3 puntu
9. Madril 3 puntu
10. Tacon 3 puntu
11. Reala 2 puntu
12. Rayo 1 puntu
13. Granadilla 1 puntu
14. Betis 0 puntu
15. S. Huelva 0 puntu
16. Espanyol 0 puntu
ZUZENKETA: Gaurko papereko egunkarian oker bat dago, ez baitira kontuan hartu azken jardunaldian lortutako puntuak.