Athleticek merezi baino egur handiagoa jaso du Real Madrilen etxean. Partida ona jokatu du, eta hala ere, 4-1 galdu du. Bilboko taldeak ausart jokatu du Santiago Bernabeun, oso goian presionatuz, baina bere laruan nozitu du aurkariaren joa. Jardunaldiko beste emaitzen arabera baliteke seigarren postua galtzea.
Partida hasi eta berehala sartu du lehen gola Real Madrilek, Cristiano Ronaldori esker (1-0, 3. min.). Athelticek, baina, zazpi minutura itzuli du kolpea. Erasok ondo baliatu du Varanen hutsa (10. min.). Hurrengo ordu erdia izan da Athleticen onena. Bere presioak fruitua jaso du eta Real Madril bere arean sartuta izan du. Bigarrena sartzeko aukerak izan ditu, onena Adurizek, langara bidalitako baloiarekin. Atzeko, lana, baina, ez da atzekoa bezain ona izan, eta lehen zatiaren amaieran bigun aritu da area ertzean. Real Madrilek ondo baliatu du hori bost minututan bi gol sartzeko. Biak, areaz kanpotik.
Bigarren zatian erritmoak behera egin du, baina Athleticek maila ona ematen jarraitu du. 3-2koa 4-1ekoa baino gertuago egon da, bereziki Aduriz ate aurrean bakarrik gelditu denean (68. min). Navasek, baina, geldiketa bikaina egin du. Athleticek erasora jo du, eta Cristiano Ronaldok jokaldi bizi bat baliatu du 4-1ekoa sartzeko (87. min.). Athleticen bigarrena Elustondok sartu du, bigarren zatiaren luzapenean (91. min.).
GOLAK: 1-0: C.Ronaldok (3. min.); 1-1: Erasok (10. min.); 2-1: Jamesek (38. min.); 3-1: Kroosek (45. min.); 4-1: C.Ronaldok (42. min.); 4-2: Elustondok (91. min.).
Bukatuta.