Betis 2-2 Athletic

Athleticek puntu bat eskuratu du Betisen etxean

Partida 0-2 irabazten hasi bazen ere, Susaetak txartel gorria jaso zuen 45. minutuan, eta Betisek aldea jan zion bigarren zatian.

Iñigo Martinez Athleticeko atzearia, Betiseko Arturo Sanabriaren aurrean, baloia babesten, atzo, Benito Villamarinen jokatu zuten partidan. JULIO MUñOZ, EFE
2018ko irailaren 24a
13:30
Entzun

Itxura ona eman zuen Athleticek Benito Villamarin zelaian. Hasieratik estu hartu zuen Betis, eta nagusi izan zen jokoan, harik eta Markel Susaetak 45. minutuan txartel gorria jaso zuen eta taldea hamar jokalarirekin gelditu zen arte. Bigarren zatian, bi golen errenta ezerezean utzi zuen Andaluziako talde.

Indartsu ekin zion partidari Athleticek, eta hasierako bizitasun eta presio horri esker aurreratu zen markagailuan. Lehen zatiko zazpigarren minutuan sartu zuen gola Williamsek. Sareetara bultzatu zuen Raul Garciaren pasea. Handik 11 minutura, Raul Garciak sartu zuen txuri-gorrien bigarrena. Area kanpotik, jaurtiketa ona egin zuen eskuinarekin, ezkerreko zutoinera gurutzatuta.

Lehen zatia amaitzear zegoela, Susaetak bigarren txartel horia jaso zuen, Betiseko jokalari bati atzetik sarrera egiteagatik. Atsedenalditik bueltan, Betis izan zen nagusi zelaian, eta Athleticek ezin izan zion eutsi lehen zatiko aldeari. Lehenengo Bartrak (51. minutua) eta ondoren Canalesek (68. minutua) bina berdindu zuten partida.

Azkenean, puntu bat behintzat eskuratu zuen Athleticek. Berizzok taldearen lehenengo zatiko jardun ona nabarmendu zuen partidaren ostean.

Seigarren jardunaldia, bihar

Aste barruan jokatuko da Ligako seigarren jardunaldia. Bihar, Eibarrek Espanyolen zelaian jokatuko du (20:00etan), eta Realak Rayo hartuko du Anoetan (21:00etan). Etzi izango da Athleticen eta Alavesen txanda. Athleticek Villarrealen kontra neurtuko ditu indarrak San Mamesen. Alavesek, berriz, Getaferen aurka jokatuko du Mendizorrotzan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.