Futbola

Athleticek puntu bat lortu du Valentziaren aurka (1-1)

Bigarren zati ona jokatu dute zuri-gorriek, eta horri esker lortu duten emaitza berdintzea. Kondogbiak eta De Marcosek sartu dituzte golak

ainara arratibel gascon
2018ko otsailaren 28a
23:00
Entzun

Irabazi ez arren, azken aldian San Mamesen jokatu duen partidari onena egin du Athleticek San Mamesen. Horri esker puntu bat lortu du Valentziaren aurka, eta zaleekin adiskidetu da taldea, txalo artean agurtu baitute. Partida ez da ondo hasi zuri-gorrientzat, defentsan egindako akats bat ondo baliatu baitu 23. minutuan Kondogbiak, eta area ertzetik egindako  jaurtiketa gogor bati esker aurreratu du Valentzia 23. minutuan.

Partida are maldan gorago jarri zaio Athletici 36. minutuan, Adurizek Susaetari egindako penalti bat huts egin baitu. Netok ondo gelditu du. Bigarren zatian Zigandaren taldea amorruz atera da, eta joko bizi eta erakargarriagoa eginez banakoa lortu du. Falta batetik aldaratzea jaso du De Marocesek, eta baloia ezkerrarekin jaurti du. Ez du baloia ondo jo, baina botea egin eta sarera joan da.

Athletic azken unera arte saiatu da garaipena lortzen, eta Adurizek eta Raul Garciak aukera onak izan dituzte bigarren gola sartzeko. Baina gutxigatik kanpora joan dira haien erremateak 68. eta 69. minutuetan. Banakoarekin amaitu da partida, eta zaleek eskertu egin dute zuri-gorriek bigarren zatian erakutsitako jarrera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.