FUTBOLA

Athleticek puntu bat lortuta ekin dio ligari

Hutsean berdindu du Getaferen kontra.

Williams eta Molinero partidako une batean. ARITZ LOIOLA / ARGAZKI PRESS
2017ko abuztuaren 21a
07:41
Entzun

Aurreko sasoiarekiko entrenatzailea aldatuta, baina taldearen bizkarrezurrari eutsita, Athleticek igandean ekin zion ligari, etxean, San Mamesen. Haatik, zuri-gorriek ezin izan zuten txapelketa nahi bezala hasi, hutsean berdindu baitzuen Getaferen kontra.

Etxekoek izan zituzten aukerak golen bat egin eta partida irabazteko, baina azken metroetan ez ziren fin ibili; Iñaki Williamsek gertu izan zuen gola, baina kanpora bidali zuen baloia bi aukera argitan. Izan zitekeen okerrago ere, Getafek ere abagune onak izan zituelako golen bat egiteko; Kepa Arrizabalaga atezaina, ordea, bikain aritu zen atepean.

Bigarren zatian, Alvaro Jimenez Getafeko jokalaria kanporatu zuen epaileak, Iker Muniaini eginiko sarrera baten ondorioz bigarren txartel horia erakutsita. 25 minutu zituen aurretik Athelticek jokalari gehiagorekin jokatzeko abantaila baliatzeko, baina puntu bakarrarekin konfirmatu behar izan zuten zuri-gorriek.

Gaur, Eibar

Alavesek ostiralean ekin zion ligari, Leganesen 1-0 galduta. Realak, berriz, Celtari irabazi zion larunbatean, Vigon (2-3). Athleticen berdinketaren ostean, Eibarren txanda izango da gaur. Gipuzkoarrek Malagan jokatuko dute, 22:00etan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.