Athleticek tinko eutsi dio lehen postuari, Realari derbian 3-1 irabazita

Zuri-gorriek nahikoa dute hurrengo partidan Rayoren etxean berdintzea finalean sartzeko

Erredakzioa
Bilbo
2011ko martxoaren 29a
00:00
Entzun
Athleticek gero eta gertuago du Espainiako Superligako finala. Talde zuri-gorriak 3-1 irabazi zion herenegun derbian Realari, eta emaitza horri esker esku-eskura du titulua lortzeko azken kanporaketa jokatzea. Bi jardunaldi falta dira jokatzeko, eta Athleticek bi puntu ateratzen dizkio Espanyoli sailkapenean, eta lau Rayo Vallecanori. Hurrengo jardunaldian —apirilaren 10ean— zuri-gorriek Rayoren zelaian jokatuko dute, eta nahikoa dute partida horretan berdintzea finalean sartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.