MALAGA 2-1 ATHLETIC

Athleticek zigor gogorra jaso du Malagan

Epaileak Balentziagari gorria erakutsita 10ekin geratu ostean partidua okertu egin zaio Athletici, eta minutu eta erdian bi gol jasota, esku hutsik eta burumakur amaitu du partida

2016ko urriaren 2a
20:52
Entzun

Epaileaz hitz egin beharra baldin badago, seinale txarra. Eta gaurkoan ere halaxe. Malagako Rosales jokalariak sarrera oso itsusia egin dio Balentziagari, eta honen erantzun beroa gogor zigortu du epaileak, kalera bidalita. Horrek erabat aldatu du partida.

Ordura arte, Adurizen golari esker, nagusi zen Athletic, eta kontrolpean zeukan partida. Baina 10ekin geratu ondotik Malaga hazi egin da, eta jokoz gehiago ez izan arren, azkenerako nagusi egin da, eta Sandrok eta Dudak oso denbora gutxian bi gol sartuta, irabazi egin du.

Haserre eta burumakur itzuliko dira bizkaitarrak Malagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.