Athleticek zortea izan du Europako Ligako azken atariko kanporaketarako zozketan. MSK Zilina Eslovakiako taldea egokitu zaio aurkari. Joaneko partida hilaren 20an jokatuko du, Zilinan, eta itzulikoa 27an, San Mamesen. Zilinak sei aldiz irabazi du Eslovakiako liga, eta etxeko jokalariek osatzen dute taldearen oinarria.
Aurretik hiru kanporaketa jokatu ditu Zilina:, Glentoran Irlandako taldearen aurka lehenbizi (7-1), Dacia Moldaviakoaren aurkakoa gero (6-3) eta Vorskla Poltava Ukrainakoaren aurkakoa azkenekoa (3-3, etxetik kanpo sarturiko golengatik sailkatu zen). Luzapeneko azken minutuan sartu zuen gol erabakigarria.
Futbola
Athleticek Zilinaren aurka jokatuko du azken atarikoa
Zortea izan du zozketan. Joanekoa hilaren 20an jokatuko du, Elovakian, eta itzulikoa etxean, 27an
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu