Garbiñe Etxeberria eta Iñigo Juaristi Euskal Herriko selekzioko hautatzaileek atzo eman zuten hilaren 23an Anoeta estadioan Eslovakiaren aurka jokatuko duen selekzioaren deialdia. Athleticeko eta Realeko jokalariak dira selekzioaren oinarria, 24 jokalariko deialditik hamasei ari baitira bi talde horietan.
Athleticeko bederatzi jokalari daude Eslovakiaren aurkako partidako zerrendan: Ainhoa Tirapu, Irene Paredes, Eli Ibarra, Iraia Iturregi, Amaia Olabarrieta, Arrate Orueta, Nekane Diez, Gurutze Fernandez eta Irune Murua; zazpi dira, berriz, jokalari txuri-urdinak: Estibaliz Aizpurua, Ane Bergara, Aintzane Encinas, Ainara Herrero, Maite Lizaso, Larraitz Lucas eta Maialen Zelaia. Beste bederatzi jokalariak honako hauek dira: Maria Goñi eta Eunate Arraiza, Lagunak-ekoak; Laura Gomez eta Marta Unzue, Bartzelonakoak; Vanesa Gimbert, Espanyolekoa; Leire Landa, Atletico Madrilekoa; Amaia Prebende, Donapaulekoa; eta Maite Etcharren, Donibane Garazikoa.
Athleticeko eta Realeko jokalariak dira gehiengo Euskal Herriko selekzioan
Bederatzi jokalari zuri-gorri eta zazpi txuri-urdin deitu dituzte Juaristik eta Etxeberriak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu