Futbola
Athleticeko zuzendaritzak taldean jarraitzeko "itxaropen faltsuak" eman zizkiola adierazi du Larrazabalek
Aitor Larrazabalek ez du datorren urtean Bilboko Athleticen jarraituko, zuzendaritzak Loiuko jokalariari kontratua ez berritzeko erabakia hartu baitu. Larrazabalek gaur prentsaurrean agertu duenez, zuzendaritzak beste urtebete taldean jarraitzeko "itxaropen faltsuak" eman zizkion, eta berak "egiazkoak" balira bezala hartu zituen. Larrazabalek 20 urte daramatza Lezaman, lehen taldean 14 denboraldi eman ditu eta guztira 441 partida ofizial jokatu ditu talde zuri-gorriarekin. Aitor Larrazabalek 33 urte beteko ditu ekainaren 21ean.
Athleticeko erdilariari kontratua ez berritzeko erabakia "kirol arrazoiengatik" hartuko dutela adierazi du zuzendaritzak, eta jokalariak espero du klubak ez diola iruzur egin auzi honekin. Larrazabalek azpimarratu "munduko talde onenean" jarraitzeko asmoa zuela, eta horretarako soldata nabarmen jaisteko prest zegoela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu