BERRIAk bihar Joaquin Caparros Athleticen entrenatzailearekin egindako elkarrizketa argitaratuko du. Hona hemen haren esan batzuk:
- "Athleticen historia ziklikoa da. Orbaizek, Yestek, Ociok eta enparauek Guerreroren, Urzaizen eta belaunaldi hartako gainerako jokalarien lekukoa hartu zuten. Amorebietak, Llorentek eta gainerakoak laster izango dute ardura hori eta atzetik datozenak gauza bera egin beharko dute etorkizunean".
- "Gainerako taldeetan badago onena eman duen futbolari bat aldatzeko aukera, baina Athleticen ez. Entrenatzaileak badaki sasoi batetik bestera ez dela ia aldaketarik egongo. Jokalari beteranoenak euren joko maila mantendu eta ahalik eta gehien luzatzen ahalegindu behar dira, eta gazteek, berriz, etengabe hobetu behar dute".
- "Oso gustura ari naiz lanean. Memento gozoa ari gara bizitzen, baina ez da ahaztu behar futbolean azkar pasatzen garela zuritik beltzera. Hala ere, arlo guztietan positiboa da joera: Lezamako arduradunen eta lehen taldearen arteko harremana oso ona da, esaterako".
- "Zilegi iruditzen zait gure Makua presidenteak helburua Europa dela esatea. Bigarren itzulian San Mamesen egiten dugunak argituko du zein den gure helburua".
ELKARRIZKETA AURRERAPENA. Joaquin Caparros (Athleticen entrenatzailea)
"Athleticen historia ziklikoa da"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu