Atletico Madril aurkari zuzena dela erakutsi nahi du Osasunak

Aurten, lehen aldiz, partida bat irabazita, sailkapeneko postu gozoenetan mantendu nahi dute gorritxoek

Iruñea
2012ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun
Sailkapeneko postu gozoan dago Osasuna, Europan lehiatzeko aukera ematen duten postuetan. Baina oreka da nagusi ligan, eta talde asko daude sartuta lehia horretan. Nora begiratu ez dakiela dago, beraz, Osasuna. Baina, behingoz, gora begira jarri, eta amaierara arte postu dotoreenetan izan daitezkeela sinesten hasteko jardunaldi ederra du, bihar iluntzean, Nafarroako Erresuman, Atletico Madrilen aurka.

Diego Pablo Simeonek taldearen ardura hartuz geroztik, behetik gora dator Atletico Madril, aurrekontuagatik eta jokalarien izenagatik Osasuna baino askoz hobeto sailkatuta egon beharko lukeen taldea. Hargatik, Atletico Madril, Sevilla, Athletic edo Malagari aurre egin diezaioketela sinetsi nahi dute nafarrek, eta, horretarako, aurkari zuzen horien aurka emaitza onak lortzea bezalakorik ez dago. 2012an ez dute partidarik irabazi, eta bihar amaitu nahi dute bolada txar hori.

Jose Luis Mendilibarrek iragan asteburuan Valentziaren aurka zelairatu zuen hasierako hamaikakoa errepika dezake. Hala izanez gero, Raul Garcia bere taldearen aurka lehiatzeko moduan izango da. Vicente Calderoneko norgehiagoka ez zuen jokatu, baina bihar jokatzeko eragozpenik ez dauka, eta Zizurrekoak bere balioa erakutsi nahiko dio Simeoneri. Atletico Madrilen, berriz, Juanfranek bereganatuko du zaleen arreta. Izan ere, bost denboralditan Osasunako jokalari izandakoak protagonismoa berreskuratu du Simeonerekin, eskuin hegaleko atzelari lanetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.